arkitektura logiko
Programa baten, programa-multzo baten edo aplikazio informatiko baten funtsezko egitura. Egitura bakoitzak ondoko hauek biltzen ditu: software-elementuak, haien arteko erlazioak eta elementuen eta erlazioen propietateak.
Software-sistema baten arkitekturak eraikin baten arkitektura irudikatzen du; eredu-gisa funtzionatzen du sistemarentzat eta garatua izaten ari den softwarearentzat, eta diseinu-taldeek egin beharreko lanak agerrarazten ditu. Egiturari dagozkion funtsezko erabakiak hartzen saiatzen da, inplementatu ondoren nekez alda daitezkeenak.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |