babeskopia
Aurretik gordetako informazioaren kopia, beste euskarri batean gordetzen dena eta jatorrizkoa galdu edo hondatuz gero haren ordez erabiltzen dena.
Babeskopiari esker, ezbehar batengatik galdutako informazioaren azken bertsio gordea berreskura daiteke; azken babeskopia soilik gordetzen ez bada, aurreko bertsioak ere berreskura daitezke
Babeskopia egiteko euskarri ohikoenak dira ordenagailu bateko disko gogorra eta euskarri optikoak (CDa, DVDa). Fitxategiak automatikoki aldizka gordetzeko agindua eman daiteke.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |