bazterketa digital
Pertsona batek, bere ezaugarri edo egoera konkretu batzuengatik, Internet erabiltzeko edo oinarrizko teknologia digitala baliatzen ikasteko oztopoak izatea eta, ondorioz, gizarte-ongizate eta bizi-kalitate eskasagoak lortzea. Ezaugarri edo egoera horiek izan daitezke pobrezia, desgaitasuna eta abar. Ez bakarrik pertsonek, eremu geografiko zehatz batek ere jasan dezake bazterketa digitala.
Horri aurre egiteko, inklusio digitala sustatzen da, hau da, mundu digitalerako sarbide mugatua izan dezaketen pertsona guztiei digitalki alfabetatzeko eta Interneterako sarbidea izateko aukera emateko ekintzak.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |