birus

Sistema informatiko baten funtzionamenduan edo datuetan kalte egiteko diseinatua den programazio-kodea, erabiltzailearen baimenik gabe edo hura ohartu gabe sartzen dena eta kodea txertatuz bere burua erreplikatu eta transmiti daitekeena.

Birusa software gaizto edo malware mota bat da. Kalte ekonomiko handia eragiten dute urtero, infektatutako sistemetan era askotako ondorioak, sarri askotan larriak,  eragiten dituztelako: sistemak bertan behera uztea, baliabide informatikoak galtzea, datuak hondatzea edo informazio pertsonala lapurtzea.

Erantzun gisa, birusen aurkako softwarea garatu da, kode irekiko tresnak zein software jabedunaren produktuak eta zerbitzuak.