bitcoin

Kriptodiru-mota, kode-irekiko P2P sare deszentralizatu eta enkriptatu bat oinarri duena. Bitcoin protokoloa 2009an sortu zen.

Txanpona jaulki eta kontrolatzen duen banku zentral bat egon ordez, nodo-multzo bat dago, produkzioa kontrolatzen duena (inflazioak eta iruzurrak saihesteko) eta egiten diren transakzio guztien erregistroa gordetzen duena (txanponaren fidagarritasuna bermatzeko).

Erabiltzaileek programa bat instalatzen dute beren dirua eta transakzioak kudeatzeko, eta programa horrek transakzioen berri ematen die sareko nodoei, batean sartzen den diru guztia beste batetik irten dela egiaztatzeko, betiere pribatutasuna bermatuz.