bloke-kate
- eu blockchain
Blokeetan biltzen den datu-egitura. Blokeak kriptografia bidez lotzen dira, eta gero eta balio handiagoa duen erregistro-zerrenda bat osatzen dute.
Teknologia honek nazioarte-mailako garrantzia du, eta XXI. mendeko berrikuntzarik disruptiboena dela esan daiteke. Gaur egun diru-transakzioak egiteko daukagun modua eraldatu du; bloke-katearen lehenengo aplikazioa “Bitcoin” kriptodiru ezagunaren sorrera izan zen, baina teknologia bera aplika daiteke beste arlo batzuetan.
Bloke-katearen teknologiari esker, adierazpide digitala izan dezakeen edozein elementu baliodun erregistra daiteke birtualki, modu tradizionalean egin daitekeena baino azkarrago, seguruago eta gardenago, hala nola jaiotza-ziurtagiriak, jabetza-tituluak, botoak, finantza-kontuak, produktuen datuak, formulak, kontratuak eta abar.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |