datu masiboak
- eu datu handiak, big data
- es datos masivos, big data, macrodatos
- en big data
Prozesatzeko oso multzo handia osatzen duten datuak, konplexutasun handikoak. Datu masiboak prozesatzeko, ohikoak ez diren aplikazio informatikoak behar dira.
Datu asko modu adimentsuan aztertu, administratu eta manipulatzen ditu azalpen-, aurreikuspen- eta optimizazio-ereduen bidez. Helburua da erabaki onak eta eraginkorrak hartzea.
Industria-datuen ustiapena da erabilgarri dauden baliabide guztiak hobeto kudeatzeko modua.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |