datu-analisi

Datu-multzoak aztertzeko prozesua, zeinaren bidez datuetatik informazio erabilgarria eskuratzen den eta informazio horren araberako ondorioak ateratzen diren, erabakiak hartzen laguntzeko. Analisiaren barnean, datuak ikuskatzea, garbitzea, eraldatzea eta modelizatzea sartzen dira.

Datuak aztertzeko teknologiak asko erabiltzen dira industrian eta negozioetan, erakundeek erabaki informatuagoak har ditzaten; zientzialariek eta ikertzaileek ere asko erabiltzen dituzte, teoriak eta hipotesiak egiaztatu edo ezeztatzeko. Teknika analitikoak eta estatistikoak erabiltzen dira, gero eta gehiago sistema eta software espezializatuen bidez inplementatuak.

Datuak aztertzeko metodo espezifiko ugari daude; horietako batzuk datu-meatzaritza, testu-analisia, enpresa-adimena eta datu-bistaratzea dira.