drone
Tripulaziorik gabeko aireontzi berrerabilgarria, pilotu baten urrutiko aginduei edo aurrez adierazitako programazioa bati jarraikiz hegaldatzen dena. Eztanda-motorra, erreakzio-motorra edo motor elektrikoa izan dezake, eta autonomia-maila, forma, tamaina, konfigurazio eta ezaugarri desberdinetakoak daude.
Hasiera batean helburu militarretarako erabili baziren ere, gaur egun erabilera zibil eta komertzialak ere badituzte. Adibidez, baso-suteak itzaltzeko lanetan erabiltzen dira, ikerketa arkeologikoetan, toxikotasun kimiko eta erradiologiko handiko tokiak aztertzeko, salgaiak garraiatzeko...
Droneen erabilerari buruzko legeria herrialdearen araberakoa da.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |