engainu-teknologia
Segurtasun zibernetikoaren defentsa-sistema, sare batean sartzea lortu duen zibergaizkile batek kalte esanguratsua egitea eragozteko helburua duena.
Horretarako, sistemak tranpa edo engainuak sortzen ditu, gaizkilearentzat erakargarriak diren aktibo teknologikoak imitatzen dituztenak. Tranpa horiek sistema eragile birtual edo errealeko ingurune batean exekuta daitezke, eta zibergaizkileak engainatzeko diseinatuta daude, pentsa dezaten pribilegioak areagotzeko eta kredentzialak lapurtzeko modu bat aurkitu dutela. Tranpa bat aktibatzen denean, jakinarazpenak engainuen zerbitzari bati helarazten zaizkio, eta, bertan, erabilitako engainua eta zibergaizkileak erabilitako eraso-bektorek jasotzen dira.
Engainu-teknologiak segurtasun-jarrera proaktiboagoa ahalbidetzen du, saiatzen baita erasotzaileak engainatzen, detektatzen eta, azkenik, garaitzen.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |