enkriptatze
- eu zifratze
- es cifrado, encriptación
- en encryption
Kriptografian, algoritmo baten bidez informazioa kodetzeko prozesua, hau da, testu soil edo bakun bat testu zifratura bihurtzekoa. Idealki, baimendunek soilik deszifra dezakete testu zifratua, eta berriz testu soil bihurtu, haiek soilik ezagutzen duten kode baten bidez.
Garai batean, zifratze-sistemak mezularitza militarrean erabiltzen ziren nagusiki, isilpeko komunikazioetarako baliatzen baitzituzten. Azken urte luzeetan, informatikaren alor guztietan erabiltzen dira: Interneten eta merkataritza elektronikoan, telefono mugikorretan, haririk gabeko mikrofonoetan, Bluetooth sistema darabilten gailuetan, kutxazain automatikotan eta abarretan.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |