enpresa-eraikitzaile
Eskarmentu handiko ekintzaileek sortzen duten ekimen-mota, zeinek era horretako baliabideak artikulatzen baitituzte beste enpresa batzuk sortzeko, bai beren ideietan oinarritutakoak, bai beste merkatu batzuetan jada balidatutako ideien copy-cutetan oinarria dutenak.
Honako alderdi hauek definitzen dituzte venture builderak: (1) Ez dute kanpoko ideiarik edo proiekturik onartzen; (2) Garatu beharreko ideiak edo esparruak aldez aurretik definitzen dira; (3) Ekitaldi puntualetan, berariazko talde sortzaile bat bilatzen dute enpresak abiarazteko; (4) Konpainiaren kapital zati batekin gera daitezke, hori VB bakoitzaren araberakoa da,; (5) Negozio-eredua modu autonomoan funtzionatzeko gai den arte balidatzen dute; (6) Enpresaren lehen hilabeteetan, denbora eta baliabideak eskaintzen dituzte.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |