eraso-bektore
Birusen edo harren moduko programa informatiko maltzur batek ordenagailuan hedatzeko edota hura kutsatzeko darabilen metodoa. Termino honetan bektore hitzak duen esanahia biologian duenaren antzekoa da, eta handik eratorria da.
Eraso-bektoreen adibideak dira posta elektronikoko fitxategi erantsiak, leiho emergenteak, engainuak, txat-gelak, birusak eta berehalako mezuak. Kasu gehienetan, programazio bidezkoak izaten dira, hau da, software bidezkoak, eta arraroa da eraso-bektore batean parte hartzen duten hardware baliabideak ikustea.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |