biki digital
- es gemelo digital
- en digital twin
Objektu edo sistemen erreplika birtualak. Mundu fisikoa eta birtuala uztartzean, datuak arazorik gabe transmititzen dira, eta, horri esker, erakunde birtualak eta entitate fisikoak aldi berean existitu daitezke.
Aurrerapen teknologiko honi esker, produktu baten ezaugarri guztien kopia bat egin daiteke, baita lantegi industrialena ere, edo eraikinena. Baina kopia horiek ez daude mundu fisikoan, baizik eta birtualean. Hartara, akatsak prebenitu, parametroak aldatu eta portaerak aurreikus daitezke. Hori guztia mundu errealeko ereduarekin egingo balitz, diru edo denbora asko galduko litzateke.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |