elektrohigadura

Elektrizitate-eroale diren materialak txirbil-harroketaren bidez mekanizatzeko prozesua. Elektroerosio-prozesuaren bidez, ingurune dielektriko batean dauden pieza baten eta elektrodo baten (normalean grafitoa) artean arku elektriko bat sortzen da, piezako partikulak erauzteko elektrodoaren forma erreproduzitu arte. Arku elektrikoa sortzeko, nola piezak hala elektrodoak eroaleak izan behar dira.