exploit

Komando-segida bat, portaera ez-desiragarri edo ustekabeko bat eragiteko erabiltzen dena, sistema baten akats edo ahultasun bat baliatuz. Halaber, gizarte-ingeniaritzako erasoetan erabiltzen den amarrua edo diskurtsoa ere izan daiteke, erabiltzen dena biktima konbentzitzeko berari buruzko informazio jakin bat eman dezan.

Exploit bat exekutatuz, erasotzaileak hainbat helburu erdiets ditzake: sistema batean sar daiteke, baimenik izan ez arren; sistema bateko administrazio-baimenak eskuratu ditzake; sistema bati zerbitzu bat ukatzeko erasoak lor ditzake; eta abar.

Exploitak hainbat eratako softwareak izan daitezke: scriptak, birusak, harrak, etab.