fabrika adimendun

Denbora errealeko interakzioan oinarritutako lantegia, manufakturazioan eta logistikan sistema ziberfisikoak integratuz eta industria-prozesuetan Internet erabiliz erdiesten dena.

Fabrika adimenduna definitzen duten elementuak teknologia berrietan oinarritzen dira, eta konektibitate handiagoa izatea da oinarrizko printzipioa. Horri esker, pertsonek, baliabideek eta makinek informazioa partekatu ahal izango dute, Gauzen Internet bidez.

Laugarren iraultza industrialaren funtsa da.