flexisegurtasun

Lan-merkatuari buruzko politika sozioekonomikoa, estrategia bateratu bat izan nahi duena malgutasuna eta segurtasuna bateratzeko eta, hein berean, hobetzeko.

Danimarkan sortutako kontzeptua da, eta malgutasun (flexibility) eta segurtasun (security) hitzen akronimoa da. Ongizate-gizarteari eusteko modu berritzailetzat hartu ohi da.

Funtsean, malgutasunaren oinarria da enpresei langileak kaleratzea errazten zaiela; segurtasunarena, berriz, kaleratzeagatiko indemnizazioak eta langabeen babesa handitzea. Sistemaren hirugarren oinarria da prestakuntza-politika sustatzea, lan-bizitzan zehar ikasteko estrategia integratuen bidez, langileen etengabeko moldagarritasuna ziurtatzeko.