Gauzen Internet
- eu IoT
- es Internet de las Cosas, IdC, IoT
- en IoT, Internet of Things
Interneten erabilera, ahalbidetzen duena mundu errealeko objektuak —egunerokoan erabiltzen direnak— elkarren artean edo beste objektu, ordenagailu zein zerbitzu batzuekin komunikatzea. Horretarako, objektuei informazio digitala eransten dioten teknologiak baliatzen dira.
Erabilera honek aukera ematen du pertsona baino objektu gehiago konektatzeko Internetera. Esate batera, garbigailuak, termostatoak, lanparak eta antzeko tresnak Internetera konektatuz gero, uneoro jakin dezakegu itzalita edo piztuta dauden, edo zer kontsumo duten, besteak beste.
Bestalde, paketeria-zerbitzuen bidez jatorritik helburura eramaten diren objektuen kokapena ere uneoro jakin dezakegu, eta produktuen kokapena, kontsumoa eta salerosketa uneoro kontrolpean izan daitezke.
Beste erabilera batzuk ere izan ditzake; adibidez, botikinean gordetako medikamentuen iraungitze-data kontrolatzea.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |