gotortze

Sistema informatiko baten segurtasuna handitzeko prozesua, hari kalte egiteko arriskuaren adierazle den eraso-azalera murrizten duena. Sistema baten eraso- edo zaurgarritasun-azalera da baimenik gabeko erabiltzaile batek sisteman datuak sartzen edo handik datuak ateratzen saia daitekeen puntuen multzoa. Eraso-azalera ahalik eta txikiena izatea da oinarrizko segurtasun-neurrietako bat.

Sistema batek zenbat eta funtzio gehiago izan, hainbat eta handiagoa da eraso-azalera; printzipioz, funtzio bakarreko sistema bat askoz ere seguruagoa da funtzio anitzeko bat baino.

Eraso-arriskua murrizteko neurri batzuk: aurrez zehaztutako pasahitzak aldatzea, behar ez den softwarea ezabatzea, beharrezkoak ez diren erabiltzaile-izenak edo erregistroak ezabatzea, eta beharrezkoak ez diren zerbitzuak desaktibatu edo ezabatzea.