grafeno
Gelaxka hexagonalez osatutako karbono-atomoen sarea, atomo-geruza bakarrekoa.
Karbonoaren forma alotropo bat da, beste alotropo askoren oinarrizko egitura-elementua dena, hala nola grafitoa, diamantea, ikatza, karbonozko nanotutuak eta fullerenoak. Ikuspegi horretatik, hidrokarburo aromatiko poliziklikoen muturreko kasua litzateke.
Grafenoak ohiz kanpoko propietate asko ditu: inoiz probatu den material erresistenteena da, beroaren eta elektrizitatearen eroale ona da, eta ia gardena da.
Aplikazio interesgarri ugari izan ditzakeela uste da, hala nola elektronikan (zirkuitu elektrikoak eta fotonikoak, sentsoreak), energia-sorkuntzan (eguzki-zelulak) eta medikuntzan.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |