hazi-kapital

Enpresa berri bat abiarazteko edo enpresa berri baten hasierako faseetarako egindako inbertsioa. Inbertsio-mota hori egiten duten funtsak adierazteko ere erabiltzen da, hazi-kapitaleko funtsak. Kapital-mota honetan, inbertsioaren bolumena arrisku-kapitalarena baino txikiagoa izan ohi da.

Kapitala hirugarrenek jartzen dute. Ordain gisa partaidetzak hartzen dira, eta honako hauetara bideratzen da: aktiboak eta lan-kapitala erostea, prototipoak garatzea, produktu edo zerbitzu bat merkaturatzea, berrikuntza bat babestea, jabetza intelektuala bideratzea (marken eta patenteen erregistroa), enpresa eratu eta abian jartzea, merkatu-azterketak egitea, salmenta-estrategiak garatzea eta prospekzioa eta sustapen komertziala egitea.