iruzur nigeriar
- eu 419 iruzur
- es estafa nigeriana, cartas nigerianas, timo nigeriano, advance fee fraud
- en Nigerian letter scam, 419 scam
Ustekabeko komunikazioa, posta elektronikoaren, gutun baten edo berehalako mezularitzaren bidez jaso ohi dena, zeinetan bidaltzaileak biktimari sinetsarazi nahi baitio existitzen ez den diru-kopuru handi bat eskura dezakeela, eta konbentzitu nahi baitu diru-kopuru handi bat aurrez ordaintzeko. Komunikazioaren bidaltzaileek diru-kopuru handiak eskatzen dizkiete hartzaileei, baina kopuru horiek ez dira deus biktimei promestutako dirutzarekin alderatuta.
Lehenik eta behin, igorlea biktima potentzialarekin harremanetan jartzen da, Gobernuko kide baten senide/gertuko lagun baten abokatua delakoan, edo istripu batean edo antzeko egoeraren batean hil den negozio-pertsona inportante batena, zeinak hil aurretik diru-kopuru handi bat gordailatu baitzuen banku-kontu batean. Transferentzia bat egin eta diru hori berreskuratzeko, biktimaren laguntza behar du, bera baita jardun horretan lagundu diezaiokeen konfiantzazko pertsona bakarra.
Era horretako iruzur gehienak Nigerian egiten dira, eta handik datorkio izena; hain zuzen ere, Nigeriako zigor-kodearen arabera urratzen den artikulu-zenbakitik.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |