jabetza intelektual
Legeak giza adimenaren sorkuntzatik eratutako lan baten egileari lan horren gainean aitortzen dizkion eskubideen multzoa.
Zentzurik zabalenean, honako hauek biltzen ditu: patenteak, egile-eskubideak eta horri lotutakoak, marka komertzialak, ezagutza teknikoak, sekretu komertzialak, diseinu industrialak, erabilera-ereduak, diseinuak, marrazkiak, txostenak, ikerketa- eta garapen-metodoak, datu dokumentatuak eta asmakizun eta aurkikuntzen deskribapena.
Nolanahi ere, Espainiako legearen arabera, jabetza industrialak industriarekin lotutako sorkuntza guztiak babesten ditu: patenteak, erabilgarritasun-ereduak, zeinu bereizgarriak eta diseinuak. Aldiz, jabetza Intelektuala zientzia-, arte- edo literatura lanetarako erabiltzen da; horietan, egilearen nortasuna islatuta geratzen da, eta sorkuntza bakarrak dira, industrialki edo seriean ekoitzi gabeak.
Herrialde anglosaxoietan, azken kontzeptu horri copyright esaten zaio, eta intelectual property terminoak jabetza industriala eta jabetza intelektuala (copyright) barne hartzen ditu.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |