jasangarritasun

Gaur egungo bizimodua hurrengo belaunaldien beharrak asetzeko aukerak arriskuan jarri gabe, alegia, mugagabe irauteko moduan, egitean datzan ezaugarria.

Besteak beste, baliabide naturalen ustiaketa neurrizko eta zentzuzkoa, prozesu naturalak iraunaraztea eta biodibertsitatea kontserbatzea ditu oinarri.

Batez ere, garapen-ereduaren ezaugarri gisa erabili ohi da (garapen jasangarria), baina gizarteko hainbat jarduera eta alderdiri doakie gaur egun ingurumenarentzat jasangarri izateko beharra.