kable-robot
Kable bidez gobernatutako eta eragindako robota. Manipulatzaile edo robot paralelo mota bat da.
Kable bakoitzaren muturra motordun errotore baten inguruan biribiltzen da, eta beste muturra azken eragingailu edo efektorera konektatuta dago.
Kableak arinagoak dira serieko edo paraleloko robot baten lotura zurrunak baino, eta kable luzeak erabil daitezke, mekanismoa gehiegi astundu gabe; ondorioz, kable-robot baten azken efektoreak azelerazio eta abiadura handiak har ditzake, eta lan-eremu handi batean lan egin dezake.
Informazio osagarria:
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |