lagapen

Asmakuntza osoaren titulartasuna edo jabetza lagapen-hartzaile bati eskualdatzea, halako moldez non lagatzaileak (asmakuntza eskualdatzen edo lagatzen duen pertsonak) ezin izango baitu lizentzia berririk eman, ezta gero asmakuntza erabili ere. Kasu horretan, lagapen-hartzaileak asmakuntza erabili ahal izango du aldez aurreko titularrak (lagatzaileak) egiten izan duen era berean (lagatzailea), eta horren gainean prendak ezarri ahal izango ditu, hirugarrenekin lizentzia-kontratuak ezarri ahal izango ditu, asmakuntzan aldaketak egin ahal izango ditu, etab.

  • Lagapen esklusiboa: jabetza bat ustiatzeko ahalmena eskualdatzea, beste pertsona batzuk ustiatze-ahalmen horretatik kanpo utzita, lagatzailea bera barne. Berariaz eta idatziz formalizatu behar da.
  • Lagapen ez-esklusiboa: jabetza bat ustiatzeko ahalmena eskualdatzea, ustiatze-ahalmena beste  lagapen-hartzaile batzuekin partekatuz, are lagatzailearekin batera.