lehengai kritiko
Europar Batasunarentzat bereziki kezkagarriak diren metal, mineral eta gai naturalak, sektore ekonomiko giltzarrientzat ezinbestekoak direlako, hornidura-arrisku handia dutelako eta haientzako ordezkorik ez dagoelako.
Lehengai kritikoak funtsezkoak dira hainbat ekosistema industrialen funtzionamendurako eta osotasunerako. Adibidez, telefonoek wolframa behar dute bibratu ahal izateko. Bestalde, galioa eta indioa LED bonbilletan erabiltzen dira. Erdieroaleek silizio metalikoa behar dute, eta hidrogenozko erregai-pilentzat eta elektrolizatzaileentzat platinoaren taldeko metalak behar dira.
Europar Batzordeak hiru urtean behin berrikusten du lehengai kritikoen zerrenda. 2020ko zerrendan hauek daude, beste batzuen artean: antimonioa, berilioa, kobaltoa, fluorita, galioa, germanioa, grafitoa, indioa, magnesioa, niobioa, platinoaren taldeko metalak, lur arraroak, tantaloa eta wolframa. Bestalde, hauek dira urte horretan zerrendaratu berriak: bauxita, litioa, titanioa eta estrontzioa.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |