marka bereizgarri
Produktu edo zerbitzu bat merkatuan bereizteko egokia den ikurra (®). Marka hori dagokion gobernu-erakundean erregistratu denean, marka erregistratu (ingelesez, trademarkTM) izendatu ohi da. MR, ® edo TM sinboloekin laburtzen da, baina sinbolo hori izateak ez du ezinbestean esan nahi agintaritza eskudunean erregistratu denik.
Marka baten ikurra askotarikoa izan daiteke: hitz bat edo hitzen konbinazio bat, irudi edo diseinu bat, forma tridimentsionalak, soinuak eta, herrialde batzuetan, usainak, testurak eta bereizgarritasun-baldintzak betetzen dituen eta idatziz edo grafikoki irudikatu daitekeen beste edozein elementu.
Marka bat erregistratzean, titularrak marka hori erabiltzeko baimena eman edo uka diezaieke hirugarrenei. Estatuek, oro har, babesteko tresna juridikoak ematen dizkiete marken titularrei (prozesu zibilak eta penalak), baimendu gabeko kopietatik babesteko. Espainian, produktu- edo zerbitzu-markek eta izen komertzialek osatzen dituzte.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |