mekanika kuantiko
Fisikaren oinarrizko teoria, eskala nanoskopikoko sistema fisikoen portaera deskribatzen duena, hala nola atomoena eta oinarrizko partikulena.
Mekanika kuantikoaren eta mekanika klasikoaren artean oinarrizko hiru alde daude. Batetik, energia, momentua, momentu angeluarra eta sistemaren beste magnitude batzuk kuantizatuta daude, hau da, balio diskretuak soilik har ditzakete, eta ez balio jarraituak.
Bestetik, objektuek partikulen eta uhinen propietateak dituzte (uhin-partikula dualtasuna).
Azkenik, magnitude-bikote batzuen —hala nola momentuaren eta posizioaren— balioak ezin dira aldi berean eta nahi adinako zehaztasunez jakin (Heisenberg-en ziurgabetasun-printzipioa).
Informazio osagarria:
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |