metadatuak

Dokumentu bati buruzko datuen multzoa, batez ere hari buruzko informazio deskriptiboa (jatorria, mota, sarrera-data, etab.) jasotzen duena, administrazioari eta kudeaketari buruzko informazioarekin batera.

Metadatuek dokumentua aberasten dute. Adibide gisa, liburutegietan erabiltzen diren indizeak aipa daitezke; haietan, egileei, izenburuei eta abarri buruzko datuak biltzen dira, liburu jakin bat aurkitzeko baliagarriak direnak.

Metadatuen bidez, bilatzaile batean kontsulta egitean emaitza zehatzagoak eta doiagoak lortzen dira.