mugasare

Erakunde baten barne-sare pribatuaren eta kanpo-sare baten (normalean, Internet) artean kokatzen den gune ez-segurua, barne- zein kanpo-saretik atzigarria dena baina barne-sarera konektatzeko biderik ematen ez duena.

Mugasarean dauden ekipoek zerbitzuak eskaini ahal dizkiote kanpo-sareari, barne-sarea arriskuan jarri barik. Erabiltzaile bat saiatuz gero kanpo-saretik barne-sarera legez kanpo konektatzen, irteerarik gabeko bide batean amaituko du.

Mugasarea kanpotik atzi daitezkeen zerbitzariak ezartzeko erabiltzen da, hala nola posta elektronikoko zerbitzariak, web zerbitzariak eta DNS sistema.