nanomaterial

1-100 nm bitarteko tamainako egiturez osatutako materiala. Mikroeskalako eta makroeskalako materialek ez bezalako propietate optiko, elektroniko edo mekanikoak dituzte; batez ere, fenomeno kuantikoen agerpenaren ondorioz.

Nanomaterialetan egindako ikerketak materialen zientzian oinarritutako nanoteknologiaren ikuspegia du, metrologian egindako aurrerapenak eta mikrofabrikazio-ikerkuntzaren laguntzaz garatu diren materialen sintesiak aprobetxatuz.