neurona-sare
- es redes neuronales, redes neuronales artificiales, redes neuronales simuladas
- en artificial neural network, ANN, SNN, NN, neural network, simulated neural network
Ikaste automatikoaren azpimultzoa, ikasketa sakoneko algoritmoen muinean dagoena. Izena eta egitura giza garunean inspiratuta daude, sare neuronalek imitatu egiten baitute neurona biologikoek elkarri seinaleak bidaltzeko duten modua. Nodoz eratutako geruzez osatuta daude: sarrera-geruza bat, geruza ezkutu bat edo gehiago eta irteera-geruza bat. Nodo —neurona artifizial— bakoitza beste batekin konektatzen da, eta pisu bat eta atalase bat ditu. Nodo indibidual baten irteera aurrez zehaztutako atalase-balioaren gainetik badago, nodo hori aktibatu egiten da, eta datuak bidaltzen ditu sareko hurrengo geruzara. Bestela, ez dira datuak pasatzen sareko hurrengo geruzara.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |