patente
Produktu edo prozesu asmatu berri baten gainean ematen den eskubide, abantaila edo baimen esklusiboa Orokorrean, arazo bati zerbait egiteko modu berri bat edo irtenbide tekniko berri bat eskaintzen dio.
Patente batek legeak eskatzen dituen baldintza batzuk bete behar ditu (berritasuna, asmamen-jarduera, industria-aplikazioa, deskribapenaren nahikotasuna). Patentearen bidez, titularrak eskubidea du hirugarren batzuk asmakizunaren ustiapenetik kanpo uzteko patentea eman den herrialdean.
Patente bidezko babesak 20 urteko balioa du, oro har, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Patentea amaitzen denean, emandako babesa bukatzen da eta asmakuntza jabari publikora pasatzen da; bestela esanda, asmakuntza komertzialki ustiatu daiteke patentea urratu gabe.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |