proxy
- eu proxy zerbitzari, proxy
- es proxy, servidor proxy
Interneten eta sare pribatu baten artean dagoen trafikoa zentralizatzen duen zerbitzaria —programa edo gailua—, sare pribatuko makinetatik IP helbide publiko batera egindako baliabide-eskaeretan bitartekari gisa jarduten duena. Hala, IP publikoaren zerbitzariak ezin du jakin zer makinatatik datorren eskaera.
Bitartekaritza-lan hori dela eta, proxyak, hainbat funtzio bete ditzake: sarbidea kontrolatu, trafikoa erregistratu, trafiko-mota jakin batzuk mugatu, errendimendua hobetu, komunikazio anonimoak ahalbidetu, web-cachea eskaini, etab. Bestalde, proxy batek segurtasun-mekanismo batzuk eskain ditzake (suebakiak edo 'firewall'ak), baimenik gabe sare pribatura sartzea eragozten dutenak.
Testuinguruaren arabera, erabiltzaileek, administratzaileek edo hornitzaileek bidezkotzat ala bidegabetzat jo dezakete proxyaren bitartekaritza. Horregatik, proxyaren erabilerak eztabaidak eragiten ditu maiz.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |