sekretu industrial
Honako baldintza hauek betetzen dituen edozein informazio edo ezagutza (teknologikoa, zientifikoa, industriala, komertziala, antolaketakoa edo finantzarioa barne): (1) sekretua izatea; (2) enpresa-balioa izatea, benetakoa edo potentziala, hain zuzen ere sekretua delako; (3) titularrak arrazoizko neurriak hartu izana isilpean gordetzeko.
Jabetza industrialaren babes mota bat da, informazio konfidentzial jakin bat isilpean edukitzean oinarritzen dena, eta informazio hori alderdien arteko akordio bidez saldu edo baimendu daiteke.
Patente orokorrek pertsona guztien aurreko babesa ematen dute, baina patente sekretuak konfidentzialtasun-akordioaren bidez lotutako pertsonak baino ez ditu behartzen; beraz, beste pertsona batzuek emaitza bera lor dezakete, eta askatasunez ustiatu, baita patentatu eta aurrekoari hura ustiatzea eragotzi ere.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |