spoofing
Interneteko datu-multzo baten benetako jatorria aldatzeko teknika, zeinaren bidez posible baita baliabide batera sartzea horretarako baimenik izan gabe. Normalean, ikerketa-prozesu baten bidez egiten da, edo malware bat erabiliz. Horrelako erasoek arriskuan jartzen dute erabiltzaileen pribatutasuna, baita haien datuen osotasuna ere.
Identitatea faltsutzeko, hainbat bide erabil daitezke: posta elektronikoa, webgunea, IP helbidea, domeinu-izenen zerbitzaria (DNS), helbideak ebazteko protokoloa (ARP) eta kokapen-sistema globala (GPS), besteak beste.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |