talde urdin
- es equipo azul
- en blue team
Sistema informatiko bat erasoetatik modu proaktiboan defenditzen duen taldea. Talde urdinaren egiteko nagusietako bat gotortze-lanak egitea da, hau da, sistema informatikoaren segurtasuna bermatzea, segurtasun-akatsak identifikatzea, segurtasun-neurri bakoitzaren eraginkortasuna egiaztatzea eta ezarritako segurtasun-neurriek eraginkorrak izaten jarraitzen dutela ziurtatzea. Gainera, sarearen perimetroari adi egon behar du beti, baimenik gabe sartzeko saiakerak detektatzeko.
Gainera, gorabeheraren bat izanez gero, erantzun-lanak egiten dituzte, honako hauek barne: eragindako makinen azterketa, eraso-bektoreen trazabilitatea, konponbideen proposamena eta etorkizuneko kasuetarako detekzio-neurriak ezartzea.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |