teknologia haptiko
Ukimenaren zentzumena erreproduzitzen duen teknologia. Helburua da interakzio-sentsazio errealagoa lortzea, erabiltzaileari indarrak, bibrazioak, mugimenduak edo ukimen-sentsazioak transmitituz.
Estimulazio mekaniko horrek hainbat aplikazio izan ditzake: ordenagailu bidezko simulazio batean objektu birtualak sortzen laguntzea, objektu birtual horiek kontrolatzea eta makinen eta gailuen urrutiko kontrola hobetzea.
Teknologia haptikoaren lehen belaunaldiko gailuek bibrazioak erabiltzen dituzte; adibidez, isilik moduan daudenean mugikorrek igortzen dituzten bibrazioak, edo Wii aparatuaren aginteak, gure pertsonaiak kolpe bat jasotzen duenean. Horiek baino interesgarriagoak dira indarren bat transmititzen diguten teknologia haptikoak; esaterako, Wii-aren aginteak guri atzerako indarra eragitea zerbait jotzen dugunean edo saguak ezin aurrera egitea pantailaren ertzera iritsi garenean, libre dauden gailuetan.
Teknologia haptikoak ordenagailu bidezko diseinuan erabil daitezke, edo zehaztasun handiko robotak maneiatzeko interfazeetan (ebakuntzetan, adibidez), edo beste gauza askotan.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |