Troiako zaldi
- eu troiar
- es troyano
- en Trojan, Trojan horse
Programa gaiztoa, itxuraz erabilgarria den funtzio bat izateaz gain ezkutuko beste funtzio batzuk ere badituena, sistema batera baimenik gabe sartzeko aukera ematen dutenak eta sistema hori zaurgarri bihurtzen dutenak. Ez dute beren burua erreplikatzeko gaitasunik, eta, beraz, gizarte-ingeniaritzaren beharra dute hedatzeko.
Troiatar bat exekutatzen denean, ez da igartzen sistema txarto funtzionatzen ari den seinalerik. Halere, erabiltzaileak bere ekipoa normaltasunez darabilen bitartean, programak urruneko ekipo gaizto batekin komunikatzeko kanal batzuk ireki ditzake, sistemaren kontrola erasotzailearen eskuetan uzteko.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |