usnari
- eu sniffer
Zerbitzari batean kokatutako programa informatikoa, sarean dabilen informazioa monitorizatzen duena, handik informazioa ateratzeko.
Sare-txartelak gai dira egiaztatzeko jasotako informazioa beren sistemara zuzenduta dagoen ala ez eta, ezezkoan, hura baztertzeko. Nolanahi ere, snifferraren bidez helbideak egiaztatzeko iragazkia desaktibatu egin daiteke, eta, kasu horretan, sare-txartelak ordenagailura iritsitako pakete guztiak onartuko ditu, kontuan hartu barik gailu horretara zuzenduta dauden ala ez. Hori dela eta, snifferraren erabiltzaileak zifraturik bidaiatzen ez duen trafikoa entzun dezake.
Trafikoaren analisia zenbait erabiltzaileren arteko harremanen berri izateko ere erabil daiteke (erabiltzaile jakin bat zer erabiltzailerekin erlazionatzen den jakiteko).
Ez da erraza jakitea gure sare-trafikoa sniffer baten bidez entzuten ari diren horregatik, komunikazio guztietan trafiko zifratua erabiltzea komeni da.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |