zero eguna
- es zero-day, vulnerabilidad de día cero
- en zero-day vulnerability, day zero vulnerability, 0-day vulnerability
Gailu edo sistema bati dagokionez, oraindik erasotzaile bakan batzuek soilik ezagutzen duten zaurgarritasunari erreferentzia egiten dion esamoldea, hau da, fabrikatzaileek eta erabiltzaileek ezagutzen ez duten zaurgarritasun bat edo aurkitu berri dutena, zeinarentzat oraindik ez baitago segurtasun-adabakirik eta zeina ez baitzaie erabiltzaileei jakinarazi.
Adibidez, zero eguneko eraso bat aipa daiteke, zero eguneko mehatxu bat, zero eguneko birus bat, zero eguneko segurtasun-zulo bat edo zero eguneko babes bat.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |