zibergaizkile

Delitu zibernetikoak egiten dituen pertsona, ordenagailua tresna gisa edo helburu gisa erabiltzen duena; adibidez, informazioa lapurtzeko, sare pribatuetara sartzeko, iruzurrak egiteko eta abarrerako.

Zibergaizkileen jarduerak hiru motatakoak izan daitezke:

   - Sistema informatikoak erasotzea eta pirateria

   - Iruzurra edo faltsifikazioa

   - Legez kanpoko edukiak argitaratzea