100% SPRI Laguntzak
Programak, finantzaketa eta inbertsioak
Sartu zure enpresa indartuko duten, proiektu berritzaileak garatzen lagunduko dizuten eta zure eragiketak hedatuko dituzten laguntza-programetara, finantzaketara eta dirulaguntzetara. Hazkunde jasangarrian inbertitu eta gero eta zorrotzagoa den merkatuan abantailarekin lehiatuko duzu.
Sartu orainAgenda, prestakuntza eta ikasketa
Zuretzako eta euskal enpresentzako ekitaldien eta prestakuntzen gure egutegia. Profesionalik onenak, hizlari adituak, jardunaldi tematikoak, ikastaro espresak, mentoringa, B2Ba, networkinga, ekimen industrialak eta goizean ikasitakoa arratsaldean zure proiektuan aplikatu ahal izatea ahalbidetuko dizuten ikastaro praktikoak topatuko dituzu. Eman alta eta izan zaitez zure jakin-min berbera duen sarearen parte.
Sartu orainAdituen aholkularitza
Hartu parte tokiko eta kanpoko hobekuntzarako edo inbertsiorako erronkak eta aukerak identifikatzeko, enpresako eraldaketa digitala bizkortuz prozesuak optimizatzeko, beste ETE edo startup batzuekin elkarlaneko sareetan parte hartzeko eta, hitz gutxitan, zure proiektuek ahalmen handiagoa izan dezaten behar duzun oinarrizko orientazioa izateko ekimenetan.
Sartu orainJoerak eta ikuspegi estrategikoa
Egon abangoardian deskarbonizazioa, industria adimenduna, zibersegurtasuna... bezalako esparruetan. Hartu parte informazio eguneratuak eta analisi estrategikoak emango dizkizuten jardunaldi eta ekimenetan, aukerak identifikatzen eta zure negozio-estrategiak egokitzen lagunduko dizutenak.
Sartu orainNetworking-a eta enpresa lankidetza
Jarri harremanetan aliatu estrategikoekin enpresen arteko gure lankidetza-plataformei eta -sareei esker. Euskal enpresaren hazkundea eta lehiakortasuna sustatzen duten baterako proiektuak sortzeko laguntzak jasotzeko aukera du.
Sartu orainEnpresentzat sustapen espazioak
Zure enpresari ikusgarritasuna eman nahi badiozu, eta zure produktuak eta zerbitzuak nabarmendu eta publiko berriei ireki nahi badiezu, gogoan izan: zutaz mintzo gara. Konekta ezazu zure enpresa bezero potentzialekin, bazkideekin eta kolaboratzaileekin, negozio-aukera berriak lortzeko.
Sartu orainAzken Laguntzak

Eraldaketa Digitalera aurrera egiteko teknologia digital eta iraunkorrak ezartzeko programa
Urtean 23.000 euroraino zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako. Bere baitan hartzen ditu aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak. Eskatu hemen
EIKTak negozio-prozesuetan ezartzeko prestakuntza
Prestakuntza agenda: tailerrak, ikastaroak, kongresuak, mintegiak eta hitzaldiak hainbat gairi buruz (Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala, Ikusmen Artifiziala, Marketin Digitala, Machine Learning…) Eman izena hemen
Doako onlineko prestakuntza negozio- eta kudeaketa-ereduetan berritzeko
Helburua da berehala aplikatu daitezkeen ezagutzak eta ideiak piztea zuzendaritza-taldeen artean, arazoak konpondu ditzaten edo erronka berriei aurre egin diezaieten. 16 saio independente dira, eta nahi adina saiotan parte har daiteke. Ikastaroen agenda kontsultatu
Industria arloko startup sortu berrientzako finantzaketa
250.000 €-rainoko maileguak oinarri teknologikoa edo berritzailea duten enpresa berrientzat, gutxienez 3 lanpostu sortzen badituzte 3 urtean. Eskatu hemen
Startupak eta industria-enpresak konektatzen ditugu, elkarrekin irtenbide berritzaileak sor ditzaten
Munduko edozein tokitako startup-entzat, baldin eta 4.0 Industriaren arloko teknologia berrietan oinarritutako produktu/zerbitzuak badituzte. Munduko lehen azeleragailua, aukera ematen diena startup-ei harremanetan jartzeko goi-mailako bezero industrialekin. Eskatu hemen
Gaitasun Digitaletako Ziurtagiriak
Edozein pertsonak eskuratu ditzake eta helburutzat dute Informazio Teknologiei buruzko ikaskuntza sustatzea eta IKT arloko gaitasunak objektiboki ebaluatzea. Eskatu hemen
EIKTetan espezializatutako prestakuntza intentsiboko programa zuzendaritza-taldeentzat
Egun osoko prestakuntza-jardunaldiak, espresuki pentsatuak IKTen balioa transmititzeko, balio hori parte-hartzaileen ikuspegiarekin aberasteko, sinergiak, ideiak eta proiekzioak sortzeko eta antolakundeen mugimendu-ildo estrategikoak definitzeko. Eman izena orain
Bultzada bat enpresa-ideiei eta maileguetarako sarbidea baldintza abantailatsuetan
Inbertsio publikoko tresna berri bat 3 urte baino gutxiago dituzten industria arloko mikroenpresa eta ETEentzat, enpresa-ideia baten heltze-prozesua ahalbidetzeko BIC batean. Eskatu hemen
Euskal enpresetan Adimen Artifizialaren soluzioak eta kudeaketa estrategikoa ezartzeko programa
Itzuli beharrik gabeko 100.000 eurora bitarteko dirulaguntzak, Adimen Artifizialaren eta Datuaren erabilera sustatzeko, prozesu sortzaileen efizientzia eta oro har zure enpresarena hobetzeko. Epea zabalik. Eskatu hemen.
Industria-enpresak sendotzeko inbertsio-aukerak
Euskal inbertsio-plataforma, gune seguru eta konfidentziala eskaintzen duena, beren negozioa finkatu, indartu edo zabaldu nahi duten enpresek aukera izan dezaten beren jarduera sendotzera bideratutako inbertsio-proposamenak jasotzeko. Eskatu hemen
Emakumeak industrian sarbidea, iraunkortasuna, sustapena eta lidergoa sustatzen ditugu.
SPRIk “Women in Manufacturing” aditu-taldea gidatzen du; bere egoitza Milanen daukan World Manufacturing Foundation erakundeak sustatutako ekimen bat da mundu osoan zabaltzeko kultura industriala. Informatu hemen
Zure enpresa eta “Industria adimenduna” konektatzen ditugu merkatuan duzun posizioa hobetzeko
Industria adimendunari buruzko informazio osatu eta eguneratuena eskaintzen dugu, industria arloko euskal enpresek produktu eta konponbide berriak gara ditzaten beren nazioarteko lehiakortasun-posizioa hobetzeko. Informatu hemen
Zure enpresaren espezializazioa etorkizuneko medikuntzan
Zure proiektua gure jarduera arloekin lotuta badago, zutaz mintzo (gara) Spri Taldeko gure kanaletan. Jarri harremanetan hemen
Startup, inbertsore eta Euskal Ekintzailetza Globaleko agenteen topagunea
Up Euskadi plataforma adimendun bat da, startupak, enpresak, inbertitzaileak eta Ekintzailetzaren Euskal HUBeko eragileak ekosistema berritzaile eta teknologiko globalean kokatzen dituena. Eskatu hemen
Europak zure I+G+B-ko proiektuari eskain diezaiokeen guztia hurbiltzen dizugu
Adituen aholkularitza, metodoak eta tresnak, atzerriko merkatuetan hazteko ahalmena duten edo hazi nahi duten eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko edo berritzaileetan oinarritzen dituzten euskal ETEen hedapena/proiekzioa bultzatzeko. Eskatu hemenEduki gehiago kargatzen...
Bilaketa iragazi
Zertan lagun zaitzakegu?
Laguntzen bilaketa errazteko, zure proiektuan laguntzeko edo aholkulari espezializatuekin harremanetan jartzeko lan egiten dugu.
Jarri gurekin harremanetan