Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2024 laguntzen plana. Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. . ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Zure proiektuak zerikusia badu gure jarduera-arloekin, zutaz mintzatuko zara/gara SPRI Taldearen kanaletan.
Nahikoa duzu guri idazteaSor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 115. artikuluak espresuki aitortzen du MAK-ren figura, helburutzat daukana kontratazioa prestatzea eta operatzaile ekonomikoak informatzea euren planei buruz eta kontratazioko eskakizunei buruz, prozedura hasi baino lehen.
Bidea dago MAK bat planteatzeko, ezagutzen ez direnean kontratatu nahi den proiektuaren definizioari buruzko alderdi esanguratsuak. Logikoki, proiektua zenbat eta urrunago egon merkatutik, hainbat zalantza edo ziurgabetasun gehiago izaten dira kontratazioaren amaieran lortuko diren emaitzen inguruan. Horregatik, ez dagoenez mugarik MAK bat erabiltzeko ez eta derrigorrik, hauxe esan liteke:
Hauek dira MAK baten helburu nagusiak:
Azkenik, argitu behar da MAK baten emaitzak ez direla lotesleak, ez operatzaile ekonomikoarentzat ez administrazio publikoarentzat ere. Horrek esan nahi du:
Eusko Jaurlaritzaren berezko jarduerez eta sustapen-ildoez gain? Badaude funts publiko europar batzuk BEPerako instrumentuak akuilatzera zuzenduak.
FEDER funtsak, helburutzat dutenak Europar Batasunaren barruko kohesio sozio-ekonomikoa sendotzea eskualdeen arteko desorekak zuzenduz, eta berrikuntza daukatenak lehentasunezko arlo bat bezala. Halaber, FEDER funtsen barruan eskualdeentzako funtsak daude, zuzenean bideratuta daudenak Autonomia Erkidegoetara eta Ogasun Ministerioko Funts Erkideen Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituenak. Funts horiekin finantzatzen dira Autonomia Erkidego bakoitzeko Ikerketa eta Berrikuntzako Espezializazio Estrategia Adimendunen (Eusko Jaurlaritzaren kasuan RIS3Euskadi) barruan sartzen diren ekintzak.
Berrikuntza Eskaeratik Sustatzeko programa (BES), Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren programa bat da, helburutzat daukana FEDER funtsen bitartez Berrikuntzaren Erosketa Publikoko ereduak kofinantzatzea, organismo publikoetatik produktu/zerbitzu berritzaileak garatzeko bitarteko gisa.
Horiez gain, badaude hainbat finantzaketa-programa Horizontea Europa ekimenaren barruan. Kasu horretan, programa horietako bakoitzera jo behar da, aldi bakoitzean zabalik dauden finantzaketa-ildoak bilatzeko. Normalean arloka banatzen dira (osasuna, IKTak, etab.).
Berrikuntzaren Erosketa Publikoa (BEP) berrikuntza sustatzeko administrazio-jarduera bat da, helburutzat duena merkatu berritzaile berrien garapena bultzatzea eskaeraren aldetik, kontratazio publikoa tresna gisa erabiliz.
BEP erabiltzen da erakunde publiko batek, egungo edo etorkizuneko premia bat asetzeko xedez, produktu edo sistema berritzaile bat behar duenean konponbide bat aurkitzeko eta konponbide hori ezin denean antzeman erosketa-prozesu arrunt baten bidez.
Erosketa Publiko batean operatzaile ekonomikoek merkatuan ongi errotutako konponbideak aurkezten dizkiote Administrazioari, beraz, ez dago konponbide horren inguruko inolako ikerketa edo garapenik.
Aldiz, BEPa lagungarri da Administrazio Publikoak erosketa adimendunak egin ditzan, bere emaitzak, konponbideak eta/edo zerbitzuak hobetuz I+G+B-ren onuren bidez, eta, aldi berean, enpresa-sarearen berrikuntza sustatzen du entzute eta kontsulta aktiboaren bidez (erreaktiboaren ordez).
Berrikuntzaren Erosketa Publikoa ez da kontratuak esleitzeko edo lizitatzeko modu berri bat. Bere xedeak bihurtzen du Berrikuntzako Erosketa Publikoa kontratazio publikoko tresna garrantzitsu: hau da, sektore pribatuaren jarduera berritzaileari laguntzea organismo publiko baten beharrak asetzeko. Hortaz, sektore publikoko eskaerak gidatzen du jarduera berritzailea, eta ez dauka sektore pribatuak garatutako produktu edo zerbitzu berrietara egokitu beharrik, baizik eta alderantziz.
Erosketa Publiko Aurrekomertziala (EPA): etorkizuneko produktu edo zerbitzu berri edo nabarmen hobetu bat lortzera bideratutako I+G-ko zerbitzuak erostea. Kontratazioaren helburu nagusia dira ikerketa- eta garapen-zerbitzuak prozesu batean, zeinetan posible den merkatuan ez dauden konponbideen arrisku teknologikoak iragaztea konponbide horietako bat erosi aurretik. Horrelako kontratuek estaldura ematen dute ingurune erreal handi zein txiki batean baliozkotutako prototipoak lortu arteko epean.
Teknologia Berritzailearen Erosketa Publikoa (TBEP): ondasun, zerbitzu edo obra bat erostea, kontratatzeko unean merkatutik oso hurbil dagoena, eta, beraz, edo bolumen mugatuan ekoitzi da, produktu komertzialaren aurre-ekoizpen bezala, edo baliozkotutako prototipo gisa ekoitzi da. Horrelako kontratuetan ohikoa da konponbidea diseinatzeko edo kontratazio-organoaren beharretara egokitzeko fase bat igaro behar izatea, baina ez da kontratatzen I+G-ko zerbitzurik. Horrelako erosketen helburua da ondasun, zerbitzu edo obraren ekoizpen masiborako behar diren lanak egitea (adibidez: produkzioa eskalatzea, produktua edo zerbitzua garatzea, harik eta merkaturatzeko edo industrializatzeko prest dagoen arte), halako moldez non kontratazio-organoa izango baita konponbide berritzailearen lehen bezeroa eta bolumen komertzialki esanguratsu batean ezarriko duena.
Berrikuntzaren Erosketa Publiko Erregularra (BEPE). Gure ustez, erosketa hau ez litzateke izango identifikatutako erronken xede, bere helburua delako erosketa egiten den unean merkatuan dagoen ondasun, zerbitzu edo obra bat erostea. Hortaz, ez dauka garapen faserik, baina konponbideak berrikuntza bat dakar merkatuan dauden beste konponbide batzuekiko. Horrelako erosketak SPKL 9/2017 Lege berrian jasotako beste edozein kontratu arrunt bezala (hornikuntzak, zerbitzuak, obrak, etab.) garatzen dira, baina egitura desberdina da: berrikuntzarekin erlazionatutako alderdiak lehenesten dira, pisu handiagoa emanez esleipen-irizpideetan, eta zabalik uzten dira erosketaren xedearen zehaztapenak, lizitatzaileak bere konponbide berritzailea aurkeztu dezan. Funtsean, egiten dena da berrikuntza sustatzeko politika publikoa ezarri kontratazio arrunten bidez.
Kontuan izan behar da Erosketa Publiko Aurrekomertzialeko kontratuak ez direla sartzen Sektore Publikoko Kontratuen Legean, eta, beraz, botere esleitzaileak libreki konfiguratu dezakeela esleipen-prozedura, espreski errespetatuz, besteak beste, ikerketa, garapen eta berrikuntzako Estatuko laguntzen esparrua.
TBEP eta BEPE kontratuek, aldiz, Sektore Publikoko Kontratuen Legea bete behar dute, hortaz, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 131. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako lizitazio-prozeduraren hautaketa-arauak aplikatu behar zaizkie. 131. artikuluko prozedura orokorrez gain, zenbait kasutan aukera dago beste prozedura batzuk erabiltzeko.
Berrikuntzari dagokionez, garrantzitsuak dira ondoko hauek:
Lagundu zaitzakegu