Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2024 laguntzen plana. Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. . ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Zure proiektuak zerikusia badu gure jarduera-arloekin, zutaz mintzatuko zara/gara SPRI Taldearen kanaletan.
Nahikoa duzu guri idazteaSor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Lege-ordezkari bat da beste norbaiten izenean (dela pertsona natural baten edo dela pertsona juridiko baten izenean) jarduten duen pertsona bat. Ordezkaritzaren bidez lege-ordezkariak bere ordezkatuaren negozio, betebehar eta eskubideen ardura hartzen du, eta posible du horiek administratzea, ordezkaritza sortzeko unean adostutako baldintzen arabera.
Ez dago ETE adierazpen edo ziurtagiri ofizialik. Badago definizio bat, ETEei buruzko Zer da ETE bat? atarian aurki daitekeena.
Kasuan kasuko deialdiak finkatzen ditu laguntza bakoitzaren izapideak eta eskakizunak, eta, oro har, kontuan hartzen dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 10. artikuluan ezarritako printzipioak.
Ez dago ETE adierazpen edo ziurtagiri ofizialik. Badago definizio bat, ETEei buruzko Zer da ETE bat? atarian aurki daitekeena.
DGIPYMEren webgunean daude mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen (ETE) definizioak.
SPRI Taldearen dirulaguntzak egoki jasotako eskaeren hurrenkerari jarraituz emango dira. Beraz, eskaerak banaka eta modu ordenatuan ebatziko dira, eskaera bakoitza egoki (laguntza-programa bakoitzaren oinarrietan eskatutako dokumentazio guztiarekin) bete den unearen arabera.
SPRI Taldearen laguntza-programak aplikatuz ematen diren laguntzak garrantzi txikikoak edo minimis laguntzak dira eta, beraz, 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 Erregelamenduan (EB) ezarritakoa bete behar dute.
Laguntza-programa bateko funtsak agortzen badira, amaiera emango zaio programari, eta horren berri emango du SPRIren zuzendari nagusiak sozietatearen web orrian (www.spri.es) eta EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez.
Behin laguntza-programa baten aurrekontu-kreditua bukatu ondoren, ezingo da beste dirulaguntzarik eman eta, hori dela eta, aurkeztu diren baina ebazteke dauden eskaerak ezetsi egingo dira.
SPRI Taldearen araudiek euren 4. artikuluan azaltzen dute zeintzuk diren laguntza-programen onuradunak.
Erakunde onuradunek araudi guztietan jasota dauden oinarrizko baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Jarduera-zentro bat edukitzea Euskal Autonomi Erkidegoan.
b) Alta emanda egotea Euskadiko Jarduera Ekonomikoen Zergaren kasuan kasuko epigrafean.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden erakundeek ezingo dute dirulaguntzarik eskuratu. Egoera horien artean daude:
a) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean ez egotea.
b) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharretan egunean ez egotea.
c) Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galduta izatea administrazio-zehapenen edo zehapen penalen ondorioz, edo laguntza horiek eskuratzeko ezgaitzen duen legezko galarazpenen bat izatea.
d) Armak egitea, merkaturatzea eta finantzatzea, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean ezarritakoari jarraiki.
e) Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela.
f) Krisi-egoeran dauden enpresa edo erakundeak izatea, krisi-egoeran dauden eta finantza arlokoak ez diren enpresen salbamendurako eta berregituraketarako Estatuko laguntzei buruzko Europar Batasunaren jarraibideen arabera (2014/C 249/01), salbu eta betetzen bada COVID-19aren agerraldiaren testuinguruan ekonomia babesteko Estatuko laguntza-neurriei buruzko 2020ko martxoaren 19ko Aldi Baterako Esparruko 3.1.22.c bis atalean ezarritako salbuespena [C (2020) 1863].
g) Sexu-bazterkeriako ekintzaren bat egin izana, Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken seigarren xedapenean ezarritakoaren arabera.
Laguntza-programek dirulaguntzen onuradun izateko ezartzen dituzten baldintzak bete behar dira laguntza-eskaera aurkezten den unetik emandako dirulaguntzaren likidazioa egin arte.
SPRIk ofizioz egiaztatuko du baldintza hauek betetzen direla:
a) Jarduera-zentro bat edukitzea Euskal Autonomi Erkidegoan.
b) Proiektu batek Euskal Autonomi erkidegoko eremu ekonomiko batean izango duen inpaktuaren aurreikuspena.
c) Euskadiko Jarduera Ekonomikoen Zergaren kasuan kasuko epigrafean alta emanda egotea.
d) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Halere, enpresa eskatzaileak berariaz uka dezake horretarako baimena. Kasu horretan, berak aurkeztu beharko ditu kasuan kasuko organo eskudunak emandako administrazio-ziurtagiri positiboak.
Gainerako baldintzak erantzukizunezko adierazpen bidez egiaztatuko dira eta adierazpen hori eskaera-inprimaki elektronikoan sartuko da.
Ez, Renting-a ez da onartzen SPRIren ezein programatan.
Lagundu zaitzakegu