Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2024 laguntzen plana. Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. . ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Zure proiektuak zerikusia badu gure jarduera-arloekin, zutaz mintzatuko zara/gara SPRI Taldearen kanaletan.
Nahikoa duzu guri idazteaSor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Ez, inbertsioa eskaera egin ondoren hasi behar baita.
Deskarga ezazu hemen “ETE kontzeptuaren definizioari buruzko erabiltzailearentzako gida”. Bertan azaltzen da zer izan behar den kontuan eta enpresaren tamaina nola kalkulatu.
Dirulaguntza jaso dezaketen inbertsiotzat hartzen da ekoizpen-prozesuen deskarbonizazioaren bitartez berotegi-efektuko gasak murriztera edo ezabatzera bideratuta dauden enpresaren aktibora gehitzeko aktibo finkoen erosketa, kategoria hauetakoren bat jorratzen badute:
Erregai fosilak erabiltzen dituzten (gas naturala barne) industria-prozesuetako ekipoetan, makinetan eta instalazioetan egindako inbertsioetan, ekipoen, makinen edo ekoizpen-instalazioen ingurumen-babesaren maila hobetzen duten osagarri gehigarrien instalazioari soilik emango zaio dirulaguntza; betiere, inbertsio berriarekin ekoizpen-gaitasuna handitzen ez bada eta erregai fosilen kontsumoa handitzen ez bada.
Ez, gehieneko zenbatekoa enpresa eta/edo enpresa-talde bakoitzekoa da, eta muga 1.500.000 eurokoa da.
Excel dokumentuak 4 erlaitz ditu:
Dirulaguntzen esleipena norgehiagoka bidez ebatziko da eta itzuli beharrik gabeko dirulaguntza izango da.
Hondo urdina eta hondo horia duten gelaxketan bakarrik sartu behar dira inbertsioei buruzko datuak:
Hondo urdina duten gelaxkak (C zutabea “aukeratu”):
Lehenik eta behin, erabili den eta/edo erabiliko den erregaia aukeratu behar da lehenengo taulan, menu zabalgarriko balio bat hautatuta. Hori egindakoan, automatikoki beteko dira “unitatea” eta “isurpen-faktorea” zutabeetako gelaxkak.
Hurrengo taulak betetzeko orduan prozesu bera errepikatu behar da lehengaien erabilerarekin, hondakinen kudeaketarekin edo hozgarriekin eta fluordun beste gas batzuekin lotutako inbertsioen kasuan.
Deialdiko Excel kalkulu-orrian zerrendatuta ez dauden erregaien, lehengaien, hondakinen kudeaketaren edo hozgarrien eta fluordun beste gas batzuen kasuan, indarrean dagoen iturri normatibo batetik edo onartutako iturri bibliografiko batetik hartuko da kalkulurako erabiliko den isurpen-faktorea. Halaber, eskuz bete beharko da kasu bakoitzean dagokion gelaxka:
Errenkada horiek betetzean, D zutabean (“unitatea”) unitatea adierazi behar da; E zutabean (“isurpen-faktorea) isurpen-faktorea, kgCO2eq/unitateko; eta balio hori adierazten duen iturri normatiboaren edo bibliografikoaren erreferentzia.
Hondo horia duten gelaxketan prozesuaren balioa txertatu behar da:
Balio guztiak sartu ondoren, saihestutako isurpenen balioa eta kostuen eraginkortasunaren balioa kalkulatzen ditu kalkulu-orriak.
Lehendik ez zeuden establezimendu edo ekoizpen-lerro berrietako inbertsioen kasuan, inbertsio bakoitzaren CO₂eq isurpenen zehaztapena aurkeztu behar da eskaerarekin batera, aurreikusitako amaierako egoeran. Era berean, erreferentziazko oinarrizko proiektu bat aurkeztu behar da, bi egoeren arteko alderaketa bat egin ahal izateko eta proiektuak duen deskarbonizazio-potentziala zehazteko. Hau da, erreferentziazko aktiboei buruzko datuak dira inbertsioaren aurretik sartu beharrekoak. Helburu horietarako, aktibo baliokide baten kostua ulertuko da erreferentziazko inbertsio gisa, hau da, laguntzarik gabe modu sinesgarrian egin ahal izango zatekeena, ekoizpen maila berarekin, hobekuntza teknologikorik gabe, ingurumen-hobekuntzarik gabe eta energia-aurrezpenik gabe.
Bai, enpresek gutxienez 100.000 €-ko inbertsioa egin beharko dute.
Espediente bakoitzean eskuratutako balioen haztapenaren arabera hautatuko eta ebaluatuko dira aurkeztutako proiektuak. Balio horiek honakoekin daude lotuta:
1), 2) eta 3) atalak kalkulatzeko, laguntza-eskaerarekin batera aurkeztutako Excel orriko formularioan emandako datuak erabiliko dira.
Proiektua finantza-errentamenduaren bitartez finantzatu daiteke; betiere, laguntza jaso dezakeen inbertsiotzat hartzeko, kontratua amaitutakoan erosteko aukera eta erosketa hori bi aldeek sinatutakoan gauzatzeko konpromisoa barne hartzen baditu.
Eskaerak inbertsioen memoria xehea eta eskatzaileak osatu beharreko kalkulu-orria izan beharko ditu.
Informazio hau izan behar du dokumentuak:
Eskatzaileak bete beharreko kalkulu-orriak aukera ematen die enpresei ekidin dituzten isurpenak kalkulatzeko eta informazio hau jaso behar da bertan:
Dirulaguntza eskatzen den egunetik 2025/12/31ra.
Dirulaguntza hainbat ordainketatan zatituko da:
2 hilabete, inbertsioak egiteko ezarritako epea amaitzen denetik zenbatzen hasita.
Enpresa onuradunak Enpresa Handiak eta Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE) izan daitezke; erauzketa-industrien, eraldatzaileen, ekoizpen-industrien edo industriako produktuari-prozesuari lotutako zerbitzuen parte baldin badira; eta dirulaguntza jasotako inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan baldin badaude.
Bai, erakunde hauek deialdi honetatik kanpo geratzen dira:
Bai, betiere dirulaguntza horien guztien batura ez bada 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Araudiaren 36. artikuluak zehaztutako muga baino handiagoa, eta dirulaguntza horiek Industria eta Trantsizio Ekonomikoaren Zuzendaritzari jakinarazi behar zaizkio.
Lagundu zaitzakegu