Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2024 laguntzen plana. Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. . ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Zure proiektuak zerikusia badu gure jarduera-arloekin, zutaz mintzatuko zara/gara SPRI Taldearen kanaletan.
Nahikoa duzu guri idazteaSor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Ez.
Bai, baldin aurretik jasotako laguntzaren eta eskaera berriaren artean zazpi urte igaro badira eta baldin enpresa onuradunak egiaztatzen badu jauzi kualitatibo bat eman duela ikuspuntu teknologikotik
Ebazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da agiri guztiak aurkezten diren egunetik kontatzen hasita. Epe horren barruan ebazpenik jaso ez bada, gaitzetsi egin dela ulertuko da.
Inola ere ez fakturan jasanarazitako BEZa edo eskatzaileak edo taldeko enpresek egindako lanak. Honako hauek ere ezingo dira diruz lagundu: aholkulariaren joan-etorri gastuak, material didaktikoak prestatzearekin edo aretoak alokatzearekin lotutakoak, dietak eta antzekoak.
Deskargatu hemen “ETE kontzeptuaren definizioari buruzko erabiltzailearen gida”, non azaltzen den zer hartu behar den kontuan eta nola kalkulatzen den enpresaren tamaina.
Eskaeraren xede den proiektua hasi baino lehen. Tramitepean onartuko dira urtarrilaren geroztik hasitako proiektuen eskaerak, baldin laguntza Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasi eta bi hilabeteren barruan aurkezten badira.
Bai, baldin oinarriak argitaratu eta hurrengo bi hilabeteen barruan aurkezten bada.
Bai.
Bai, baldin laguntza guztien baturak ez badu gainditzen proiektuaren kostu osoa.
Dirulaguntzaren portzentajea laguntza eskatzen duen enpresaren tamainaren araberakoa da:
Enpresa onuradun bakoitzeko gehienezko dirulaguntza 25.000 eurokoa da, eta proiektu bat baino gehiagorentzat izan daiteke
Bai, hardware edo/eta softwarerako gehienezko zenbatekoa 11.500 € da, eta aholkularitza edo/eta ingeniaritzako gastuetarako gehienezko zenbatekoa, 23.000 €. Edonola ere, aholkularitza- eta/edo ingeniaritza-gastuak, gutxienez, proiektutik diruz lagun daitekeen oinarriaren % 50 izango dira.
Dirulaguntzaren onuraduna den enpresak 3 eskaintza eskatu beharko ditu proiektuaren kostua 15.000 eurokoa (BEZa aparte) edo gehiagokoa denean. Horretarako salbuespena izango da proiektuaren ezaugarri bereziak direla eta merkatuan ez egotea halakoak egiten dituzten erakundeen behar adinako kopururik.
3 eskaintza horiek dirulaguntzaren eskaeran gehitu beharko dira. Aukeraketa efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da, eta abantailarik handienak dituen proposamen ekonomikoa aukeratzen ez bada, memoria baten bidez justifikatu beharko da.
Dirulaguntzaren xede den proiektuaren jarduera-esparruetan espezializatutako enpresak izan beharko dute. Ez dira sektore publikoren bateko kide, ez elkarte edo elkargo profesionaletako kideak izango, ez eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen edo I+Gko sareen kide ere. Laguntza eskatzen duen enpresarekin ere ezin dute loturarik izan, akzioen edo partaidetzen bidez.
Eskaintzak bere baitan hartu behar du informazio hau:
12 hilabete eskaera aurkeztu denetik zenbatzen hasita.
90 egun natural, proiektua gauzatzeko 12 hilabeteko gehienezko epea amaitzen denetik kontatzen hasita.
Lagundu zaitzakegu