Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2024 laguntzen plana. Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. . ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Zure proiektuak zerikusia badu gure jarduera-arloekin, zutaz mintzatuko zara/gara SPRI Taldearen kanaletan.
Nahikoa duzu guri idazteaSor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Bai, diruz lagundu daitezkeen gastuak 70.000 eurokoak izango dira gutxienez.
Ekintzaile + programaren ondorioetarako, ezagutza intentsiboko enpresa-proiektuak dira, enpresaren esperientzia erabiliz, beren ezagutza produktu, zerbitzu, prozesu edo negozio-eredu berriak sortzeko aplikatzen dutenak, berrikuntza eta teknologia bultzatuz.
Lehenik eta behin, «Business Innovation Center» (BIC) baten tutoretzapean egin den edo oniritzia jaso duen enpresa-plan bat eduki behar duzu.
BICek aktiboki parte hartzen dute Ekintzaile + programaren kudeaketan erakunde laguntzaile gisa. Jarri harremanetan hurbilen duzun BICarekin, eskaerarekin lagun diezazun:
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Proiektuaren garapenari berariaz lotutako kanpoko lankidetza eta aholkularitza tekniko adituak baino ez dira finantzatuko.
Beraz, diruz lagundu daitezkeen gastu horietan ez dira sartuko, besteak beste, enpresa-kudeaketari berari buruzko kanpo-lankidetzei eta aholkularitza teknikoei dagozkienak, hala nola auditoretza-zerbitzuekin, kontabilitatearekin edo finantza-aholkularitzarekin lotutakoak edo lan-zuzenbidearen edo zerga-zuzenbidearen esparrukoak.
Ez. Ekintzaile + programak 70.000 €-raino eskaintzen ditu langile berriak -talde sustatzailekoak ez direnak-, proiektuaren garapenari lotutakoak, sustatzaileen gaitasunak osatuko dituztenak eta Euskadin lan egiten dutenak kontratatzeko.
Ondorio horietarako, autonomia-, ekimen- eta erantzukizun-maila handiko lanbide-kategorietan sartzen direnak soilik hartuko da kontuan, baldin eta lan konplexuak egiten badituzte, eduki intelektual edo giza harreman espezializatuekin, eta ordainsari-kontzeptu errepikariei dagozkien gastuak badira.
Bestalde, ez dira diruz lagunduko enpresa berriko bazkideak kontratatzeko gastuak, ez eta talde bereko enpresetakoak diren pertsonak lekuz aldatzeko gastuak ere.
Ez. Minimis laguntzatzat ez kalifikatzeko arrazoia da laguntzen erakunde onuradunak ez izatea diruz lagundu daitezkeen gastu berberetarako beste laguntza-programa batzuen onuradun izan direnak.
Bai, Ekintzaile + programak jarraipena ematen dio Ekintzaile eta Barnekintzaile programaren proiektu onuradunei emandako laguntzari.
Gainera, potentzial handiko proiektuak finantzatzeko beste programa batzuekin osatzen da, hala nola Basque Funtsa, AURRERA, Gauzatu Industria, Basque Tek Ventures, Renove Industria 4.0.
SPRIk beste agiri eta/edo informazio osagarri batzuk eskatu ahal izango dizkio erakunde eskatzaileari, beharrezkotzat jotzen badu aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko.
EAEn gutxienez jarduera-zentro bat duten pertsona juridiko guztiek eska dezakete, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen den Enpresa Plana badute eta hura «Business Innovation Center» (BIC) baten tutoretzapean egin bada, edo honen oniritzia lortu badu enpresa-proiektu berritzaile bati buruz, oinarri teknologikoa, industriala, produktuari-prozesuari lotutako zerbitzuak dituena, edo ezagutza intentsiboko enpresa-proiektu bati buruz, eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
70.000 €-raino eskaintzen dira langileen lan-kontrataziorako, kontuan hartuta gehienez 35.000 euro izango direla enplegu berri bakoitzeko.
Gainerako gastuak 70.000 euroraino lagunduko dira diruz.
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 100.000 €-koa izango da.
Ez, ez dira inola ere finantzatuko inbertsioak, hornidura-gastuak, finantza-gastuak, mantenu-gastuak eta lokomozio- eta bidaia-gastuak, prestakuntza-gastuak, kanonak eta lizentziak, aseguruak eta bestelako gastu eratorriak, ez eta 100 eurotik beherako gastuak, eskudirutan egindako ordainketak eta laguntza lortzeko kudeaketari dagozkion gastuak.
Lagundu zaitzakegu